98-90 UCAM Murtziaren aurka
Laboral Kutxak garaipen landua lortu du
Erredakzioa
Baskoniak 98-90 irabazi dio UCAM Murtziari Buesa Arenan. Scariolok zuzentzen duen taldeak Panathinaikosi irabazi zion duela bi egun, eta sasoi onean dagoela erakutsi du.
Laboral Kutxak garaipen garrantzitsua lortu du UCAM Murtziaren aurka (98-90) Buesa Arenan. Ostiralean garaipen handia lortu zuten Panathinaikosen aurka Euroligan eta bolada onean daudela argi utzi dute.
Partida saskiratze askokoa izango zela argi geratu da hasieratik. Bi taldeek asko asmatu dute erasoan eta bietako bat ere ez da markagailuan alde egiteko gai izan. Dena den, Baskoniak bost puntuko abantaila lortu du lehen laurdenaren amaieran (34-29). Bigarren laurdenean alde garrantzitsuak lortu ditu Laboral Kutxak (46-32) eta zortzi puntuko aldea eskuratu du atsedenaldira iritsi orduko (53-45).
Hirugarren laurdenean UCAM Murtziak hobeto jokatu du, eta zailtasunetan jarri du Baskonia. Markagailua asko estutu da, eta puntu bakarrera gerturatu dira Murtziakoak (74-73). Azken laurdena oso parekatua izan da, baina azken txanpan askoz hobeto jokatu du Baskoniak eta garaipenak ez dio ihes egin Scariolok zuzentzen duen taldeari. Pleiss izan da partidako izarra, 41 puntuko balorazioarekin.
Fitxa teknikoa:
98. Laboral Kutxa (34+19+21+24): Heurtel (11), Jelinek (8), San Emeterio (14), Mainoldi (9), Pleiss (28) -hasierako bostekoa-, Hodge (4), Hamilton (4), Bjelica (12), Kelati (8), Van Oostrum eta Diop.
90 UCAM Murcia (29+16+28+17): San Miguel (6), Davis (11), Tillie (21), Romdhane (11), Wood (21) -hasierako bostekoa-, Grimau (5), Sanchez (8), Lima (7), Antelo (0), Servera (0) eta Orukpe.
Epaileak: Bulto, Cortes, Cardus.