Endesa Liga
Laboral Kutxak garaipenaren bideari heldu nahi dio berriro
Erredakzioa
Kanariarrak aurkari zuzena dira Koparako sailkapenerako borrokan eta Scarioloren mutilek baino garaipen gehiago bat dute.
Laboral Kutxak Iberostar Tenerife hartuko du igandean Gasteizen (20:30ean), Buesa Arenado zaleen aurrean 2013an jokatuko duten azken partidan. Arabarrek garaipenaren bideari heldu nahi diote berriro, azken hiru partidak galdu ostean.
Valenciaren, Joventuten eta Bilbao Basketen galdutako partidek Errege Koparako sailkatzeko aukerak ilundu dituzte, eta gasteiztarrek ezin dute orain hutsik egin.
Gauzak horrela, Scarioloren gizonek ezin dute porrot gehiagorik jaso, lehen itzulia amaitzeko geratzen diren sei partidetan.
Kanariarrak aurkari zuzena dira Koparako sailkapenerako borrokan eta Scarioloren mutilek baino garaipen gehiago bat dute.
Laboral Kutxan min hartuta zeuden jokalari guztiak osatu egin dira, eta, ondorioz, entrenatzaile italiarrak jokalari guztiak erabil ditzake.