Euroliga
Baskoniak hil ala biziko partida du Istanbulen
Erredakzioa
Fenerbachek eta Laboral Kutxak garaipen bakarra lortu dute orain arte, eta partidako galtzailea txapelketatik at geratuko da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Laboral Kutxak Fenerbahceri egingo dio bisita gaur Euroligako Top16-aren seigarren jardunaldian. Sergio Scariolok baja garrantzitsuak ditu.
Aurrez aurre E multzoko azken bi sailkatuak izango dira. Biek garaipen bakarra lortu dute orain arte, eta partidako galtzailea txapelketatik at geratuko da.
Hamiltonek mina dauka ezker oinean, eta hilabete inguru emango du bajan. Heurtel, bestalde, oraindik ez da erabat osatu.
Partida zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB1-ek, 20:45etik aurrera.