Itxi

Buesa Arenan

Laboral Kutxa, nahi eta ezin liderraren aurka (74-90)

Erredakzioa

Lehen zatian aurre egin dio Scarioloren taldeak Real Madrili, baina aldageletatik bueltan partida erabakita utzi dute zuriek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Laboral Kutxak ezin izan du Real Madril gainditu Buesa Arenan jokatutako Endesa Ligako 19. jardunaldiko partidan. Partidako aurreneko zatian, aurre egin dio Baskoniak Endesa Ligako liderrari, adoretsu eta konfiantzarekin jokatuta. Lehen laurdenaren amaieran 21-26koa zen markagailua.

Bigarrenean ere ondo jokatu dute Scarioloren gizonek, eta madrildarren amorrualdia gelditzeko gai izan dira. Atsedenaldian, bost puntuko errenta zuen Pablo Lasok zuzendutako taldeak (37-42).

Baina aldageletatik bueltan, eta oso denbora gutxitan, abantail garrantzitsua erdietsi du Real Madrilek (40-53). Eta une horretan erabaki da norgehiagoka bisitarien alde. Gasteizko taldeak ezin izan du norgehiagokari buelta emateko ezer egin. Llull, 27 punturekin, izan da saskiratzaile nagusia, eta Laboral Kutxan 14 egin ditu Nocionik.

Fitxa teknikoa:

74 - Laboral Kutxa (21+16+13+24): Hodge (13), Jelinek (5), San Emeterio (11), Nocioni (14), Pleiss (10)-hasierako boskotea-, Poeta, Mainoldi, Diop (6), Van Oostrum.

90 - Real Madril (26+16+26+22): Llull (27), Rudy (17), Darden (8), Mirotic (6), Bouroussis (3)-hasierako boskotea-, Rodriguez (10), Reyes (2), Slaughter (1), Mejri (12), Draper (2), Diez (2).

 

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)