Albiste txarra
Giusepppe Poeta italiarra lesionatu egin da
Erredakzioa
Hiru aste egongo da jokatu gabe joko-antolatzaile italiarra, zuntz etendura baten ondorioz.
Giuseppe Poeta Laboral Kutxako joko-antolatzaile italiarra hiru aste egongo da jokatu gabe, ezkerreko abduktorean duen zuntz haustura baten ondorioz, talde gasteiztarrak gaur jakinarazi duenez.
Poetak ez zuen jokatu ostegunean Euroligan Fenerbahceren aurka, ezta larunbatean Buesa Arenan Real Madrilen aurka ere, partida hasi eta ia berehala lesionatu baitzen, lau minutu bakarrik jokatu eta gero.
Antolatzaile italiarrak laster hasiko ditu lesioa sendatzeko lanak, Baskoniako mediku taldeak zehazturiko errehabilitazio prozesuaren baitan, Baskoniak zabaldutakoaren arabera.