Itxi

Endesa Liga

Lamar Odom ez da Valladoliden kontrako neurketan egongo

Erredakzioa

Baskoniak ezin izango du Lamar Odomekin jokatu Valladoliden aurkako partidan. Jokalaria ez dago deialdian, eta oraindik ez dakit noiz egingo duen debuta.

Walter Hodgen azken partida izango da Baskoniarekin. Argazkia: EFE.

Laboral Kutxak Valladoliden kantxa bisitatuko du, zortzi porroten bolada txarrari behingoz bukaera emateko asmos. Endesa Ligako azkena izango du aurkari. Neurketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.com-ek, larunbatean 20:15etik aurrera. Lamar Odom, Baskoniaren azken fitxaketa handia, ez da prest egongo.

NBAtik etorritako jokalariak oraindik ez daki noiz egingo duen debuta talde berriarekin.

Ia urtebe eman du Odomek saskibaloiko partida oficial bat jokatu gabe, eta Gasteizera heldu berria (ostiralean izan zen aurkezpen ofiziala), oraindik ez du debutari datarik jarri. New Yorkekoa ez dago Valladoliden aurkako deialdian.

Orain, Baskoniak Odomek sortutako zoramena ahaztu behar du, azkenaren kontrako partidan jartzeko gogoak. Aukera ona da irabazteko eta konfiantza berreskuratzeko.

Giuseppe Poeta eta Lamont Hamilton ez dira egongo, lesionatuta daudelako. Water Hodgek, bere aldetik, azken partida jokatuko du Baskoniarekin. Puerto Ricoko jokalaria udan heldu zen, baina ez du Sergio Scariolo guztiz konbentzitu, eta ez du Laboral Kutxan jarraituko. Valladoliden Pepe Pozas, azken fitxaketa, jokatu daiteke.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)