Valentzia Basketen kontra
Laboral Kutxak susperraldia behar du
Erredakzioa
Bolada txarrari amaiera eman nahi diote Sergio Scarioloren gizonek Lamar Odomen laguntzarekin.
Valentzia Basketen aurka jokatuko du Laboral Kutxak igande honetan, etxetik kanpo, Endesa Ligako 21. jardunaldian. Susperraldia du helburu Gasteizko taldeak.
Klubak Lamar Odomen izena eman du ACBn. Euroligan partida ahula jokatu zuen estatubatuarrak (sei minututan, bi errebote eta txapel bat).
Sergio Scarioloren taldeak neurketa bakar bat irabazi du jokatutako azken hamarretatik. Orain, bolada txar hori amaiera eman nahi diote Lamar Odomen laguntzarekin.