Itxi

Bizkarreko lesioa

Lamar Odom hilabete bat egongo da jokatu gabe, ESPNren arabera

Erredakzioa

Estatu Batuetako hedabideak uste du, gertuko iturriak aipatuta, ez dagoela ziur jokalaria Baskoniara itzuliko denik, bi hilabeteko kontratua sinatu zuelako.

Lamar Odom, Baskoniak egindako osasun-azterketan. Argazkia: EFE.

Baskoniako jokalari Lamar Odom hilabete bat egongo da, gutxienez, jokatu gabe, bizkarreko lesio batengatik, ESPN hedabidearen arabera. Estatubatuarra New Yorken dago, Laboral Kutxaren baimenarekin, konfiantzazko medikuen lesioari buruzko bigarren iritzi bat lortzeko. Marc Stein kazetariak gertuko iturriak aipatzen ditu ESPNren informazioan.

Kazetari horren arabera, Laboral Kutxarekin soilik bi hilabeterengatik sinatuta, baliteke Lamar Odom Gasteizera ez itzultzea. NBAko izarrak bi partidatan jokatu du Baskoniarekin, Unicaja eta Valentziaren aurka.

Hala ere, Baskoniak Lamar Odomen kontratua luzatzeko aukera du, denboraldia bukatu arte, betiere jokalariak NBAra itzultzeko gogoa adierazten ez badu. Hedabide beraren arabera, denboraldiaren amaierara arte Europan jokatzea da Lamar Odomen asmoa. Beraz, badirudi Lamar Odom udara arte Baskonian jarraitzeko aukerak daudela.

Albisteak (2)