Estudiantesen aurka
Playoffetarako txartela ziurtatu nahi du Baskoniak
Erredakzioa
Denboraldi gorabeheratsua izaten ari da Scarioloren taldearentzat, lesioz beteta, baina ezin dute berriro kale egin.
Laboral Kutxak Tuenti Movil Estudiantesen aurka jokatuko du igande honetan, etxetik kanpo (Endesa Ligako 23. jardunaldian). Baskoniarren helburua playoffetarako txartela ziurtatzea izango da.
Denboraldi gorabeheratsua izaten ari da Scarioloren taldearentzat, lesioz beteta, baina ezin dute berriro kale egin titulurako playoffa jokatu nahi badute.
Lamar Odom Baskoniatik kanpo geratu da azkenean. Bi hilabetez egongo da jokatu gabe, gerrialdeko lesio batengatik, eta ezin izango du Laboral Kutxara itzuli kontratua bukatu baino lehen. Lehenago iragarritako albistea baieztatu du Gasteizko klubak.