Itxi

Unicajaren kontra

Merezitako porrota jaso du Laboral Kutxak Malagan (83-64)

Erredakzioa

Neurketako bigarren zatian 20 puntuko aldea lortu du Unicajak, eta Gasteizko taldea ez da markagailuari buelta emateko gai izan.

Unicaja-Baskonia. Argazkia: EFE

Laboral Kutxak merezitako porrota jaso du Martin Carpena pabiloian (83-64) Unicajaren aurka jokatutako 25. jardunaldiko partidan.

Orain arte lortutako erregulartasunari agur esan dio Sergio Scarioloren taldeak Malagan. Partida ondo hasi du Baskoniak, baina etxeko taldea gehiago izan da, hein handi batean, Vazquez, Granger eta Dragic jokalarien jokoari esker.

Neurketako bigarren zatian 20 puntuko aldea lortu du Unicajak, eta Gasteizko taldea ez da markagailuari buelta emateko gai izan.

Fitxa teknioa:

UNICAJA: Dragic (9), Toolson (6), Suarez (2), Granger (12), Vazquez (8) --hasierako boskotea--; Sabonis (4), Calloway (8), Stimac (11), Urtasun (9), Kuzminskas (14), Caner-Medley (-) eta Nguirane (-).

LABORAL KUTXA: Heurtel (10), Casseur (17), San Emeterio (14), Mainoldi (-), Pleiss (8) --hasierako boskotea--; Hamilton (2), Nocioni (5), Poeta (-), Hanga (3), Diop (2) eta Jelinek (3).

Albisteak (1)