Itxi

Buesa Arenan

Etxean Euroligako partida bat irabazteko azken aukera du Baskoniak

Erredakzioa

Laboral Kutxak Fenerbahce hartuko du, ostegunean 20:30etan, Buesa Arenan jokatuko duen Top 16ko azken partidan. Zaleen aurrean irabazteko azken aukera izango dute.

Baskonia - Fenerbahce / EFE.

Baskoniak Euroligako etxeko azken partida jokatuko du, ostegunean 20:30etan, Fenerbahceren kontra. Scarioloren taldeak etxean irabazteko azken aukera izango du, Europan, hurrengo fasera sailkatzeko inolako aukerarik ez duen arren. Neurketa zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.com-ek.

Baskoniak jokalari guztiak izango ditu prest, Lamont Hamilton osatuta. Estatubatuarrak, azken bi hilabeteak lesionatuta igaro ostean, Tibor Pleiss laguntzeko aukera izango du, barneko erreferentzia bakarra orain artean.

Fenerbahcek, bere aldetik, Top 16ko lehenengo lauen artean sartzeko borrokan jarraitu nahi du, final-laurdenak jokatu ahal izateko. Turkiako taldeak oraindik ez du aurrekontuagatik espero zezakeen maila eman.

Nemanja Bjelicak lehenengoz bisitatuko du Buesa Arena, Baskoniaren aurkaria bezala. Hiru denboraldi eman zituen Bjelicak Gasteizen.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)