Bruixa D'Or Manresaren aurka
Distirarik gabeko garaipen erraza eskuratu du Baskoniak (101-78)
Erredakzioa
Emaitza honekin, garaipenaren bidera itzuli da Baskonia, eta sendo jarraitzen du sailkapen nagusiko zazpigarren postuan.
Laboral Kutxak garaipen erraza lortu du Bruixa D'Or Manresaren aurka (101-78) Buesa Arenan jokatutako Endesa Ligako partidan (27. jardunaldia).
Manresako taldeak aurreneko 20 minutuetan bakarrik eutsi dio Baskoniak ezarritako erritmoari (40-34), baina hortik aurrera Sergio Scarioloren taldea izan da jaun eta jabe. 27. minuturako, Laboral Kutxak hamabost puntuko errenta zuen.
Emaitza honekin, garaipenaren bidera itzuli da Baskonia eta sailkapen nagusiko zazpigarren postuan sendo jarraitzen du. Poeta izan da neurketako saskiratzaile onena (21). Bat gutxiagorekin (20) bukatu du neurketa Giannopoulosek. Baloraziorik altuena Poetak berak jaso du.
Fitxa teknikoa:
101 Laboral Kutxa (24+16+29+32): Heurtel (6), Causeur (6), San Emeterio (12), Mainoldi, Pleiss (11)-hasierako bostekoa-, Poeta (21), Hanga (14), Nocioni (18), Hamilton (7), Diop (5), Van Oostrum.
78 La Bruixa D'Or (18+16+21+23): Hernández (2), Arco (18), Kouguere (4), Arteaga (2), Monroe (12)-hasierako bostekoa-, Asselin (5), Eriksson (7), Goodridge, Larsen (2), Creus (2), Giannopoulos (20), Ljubicic (4).