Iberostar Teneriferen kontra
Baskoniak playoffetako postua sendotu nahi du
Erredakzioa
Laboral Kutxak Teneriferen kontra jokatuko du igandean (12:15). ETBk eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko dute partida.
Euroligatik at geratu ostean, Segio Scarioloren taldeak aste osoa izan du Endesa Ligako partida prestatzeko.
Laboral Kutxa Baskonia sailkapen nagusiko zazpigarren tokian dago, FIATC Joventut eta Cajasol taldeekin berdinduta. Beraz, beharrezkoa dute garaitzea postua sendotu eta playoffetako lehian jarraitu nahi badute.
Taldeari dagokionez, David Jelinek eta Leo Mainoldi ez daude sasoiko. Arazo fisikoak dituzte biek, baina partidan izango dira hala ere. Bestalde, Lamont Hamilton pixkanaka-pixkanaka hobera egiten ari da lesioa gainditu eta gero, eta helburua playoffetara sasoi betean heltzea da.