Endesa Liga
Laboral Kutxak huts egin du Bartzelonaren aurkako partidan (91-75)
Erredakzioa
Scarioloren gizonak atzetik izan dira denbora guztian, eta kataluniarrek, aldiz, eroso jokatu dute.
Laboral Kutxa Baskoniak galdu egin du Palau Blaugranan Bartzelonaren aurka jokatutako partida 91 eta 75. Xavi Pascualen taldea arabarrak baino askoz gehiago izan da, eta hasieratik bukaerara menderatu dute neurketa.
Marcelinho izan da kataluniarren garaipenaren burua; 20 puntu egin ditu antolatzaileak. Olsonen (18 puntu) eta Tomicen (17 puntu eta 10 errebote) laguntza izan du. Baskonian, aldiz, Nocioni (18 puntu) eta Tibor Pleiss (12 puntu eta 8 errebote, 12 minututan) izan dira onenak.
Etxekoek bost puntuko aldearekin amaitu dute lehen laurdena. Scariloren mutilak lekuz kanpo atera dira bigarren laurdenean, eta 21 eta 20 hurbildu diren arren, atsedenaldirako 9 puntuz izan dira atzetik.
Hirugarren laurdenean aldaketa gutxi izan da, eta laugarrenenan arabarrak berriro hurbiltzea lortu dute (67-61, 33. minutuan) Hamiltonen susperraldiaru eta Adam Hangaren hiruko bati esker. Hala ere, Bartzelonaren eraso bortitzak gauzak berriro aldapan gora jarri dizkie gasteiztarrei, eta kataluniarrek eraman dute garaipena: 91-75.
Fitxa teknikoa:
91 - Bartzelona (18+22+24+27): Marcelinho (20), Abrines (2), Papanikolau (3), Lorbek (10), Tomic (17) –hasierako boskotea-, Sada (2), Nachbar (12), Lampe (2), Dorsey (2), Pullen (5) eta Oleson (16).
75 - Laboral Kutxa (13+18+21+23): Heurtel (10), San Emeterio (7), Jelinek (4), Nocioni (16), Pleiss (12) –hasierako boskotea-, Poeta (6), Hamilton (10), Hanga (7), Mainoldi (3) eta Diop (-).