Fitxaketa
Alex Renfroe, Baskoniako jokalaria denboraldi amaierara arte
Erredakzioa
Jokalariak berak baieztatu du fitxaketa bere Twitter kontuaren bidez. Dagoeneko kontratua sinatu du.
Alex Renfroe joko-antolatzaile estatubatuarrak Laboral Kutxan jokatuko du denboraldi amaierara arte, eta, ondorioz, liga erregularra bukatzeko geratzen diren bi partidak eta titulurako play offarenak jokatuko ditu.
Jokalariak berak baieztatu du fitxaketa bere Twitter kontuaren bidez. Dagoeneko kontratua sinatu du. 27 urte ditu Renfroek, eta 1,91 metroko altuera. Denboraldi honetan Errusiako Enisey taldean jokatu du.