Itxi

Endesa Liga

Baskoniak seigarren izateko aukerak agortu nahi ditu, CAIren aurka

Erredakzioa

Alex Renfroe gasteiztarren fitxaketaren lehen partida izango da. Neurketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.com-ek, 12:15etatik aurrera.

Zaragozako taldeak arabarrek baino partida ba gehiago irabazi du. Efe.

Laboral Kutxak CAI Zaragozari egingo dio bisita igandean (zuzenean, 12:15ean), begiak sailkapeneko seigarren postuan dituela.

Baskoniak, gainera, antolatzaile berria erabiltzeko aukera izango du, Alex Renfroe. Fitxaketa berria izango da taldeko liderra, Thomas Heurtelekin batera.

Zaragozarrak arabarren aurkari zuzenak dira, sailkapeneko seigarren postua eskuratzeagatik duten borrokan.

Jose Luis Aibosen taldeak Baskoniak baino garaipen bat gehiago dute, baina Gasteizen jokatutako partidan arabarrak gailendu ziren 92 eta 83.

Azken urteetan, Laboral Kutxak ez du emaitza onik lortu Zaragoza aldean: azken bi denboraldietan galtzaile atera dira, argi eta garbi, 20 eta 13 puntu bitarteko aldeekin.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)