Itxi

Endesa Liga

Zaragozan irabazi du Laboral Kutxak, eta seigarren postua lortu dezake

Erredakzioa

Baskonistek Endesa Ligako playoffa jokatzea ziurtatu dute, CAI Zaragozari nagusitasunez irabazita (75-88).

Baskoniak CAI Zaragozaren aurkako norgehiagoka irabazi zuen, seigarren postuan bukatzeko borrokan. Baina bere helburua lortzeko, azken jardunaldian irabazi beharko du. Gasteizko taldea etxekoa baino gehiago izan zen (75-88). Henk Norel gabe jokatu zuten Zaragozakoek.

Baskoniak ondo hasi zuen partida, akats gehiegi egiten ari zen CAI Zaragozaren kontra (0-11 hasieran). Etxekoek erantzuna eman zuten 10-0eko partzialarekin, eta baskonistek hasierako nagusitasuna galdu zuten. 14. minutuan, aurretik jarri zen Zaragoza lehenengo aldiz (33-32).

Bigarren zatian, aldiz, aldendu egin ziren gasteiztarrak. Azken hamar minutuetan, Zaragozako taldeak markagailuan hurbiltzeko saioak egin zituen. Scariolok atsedena eman zien hainbat jokalari garrantzitsuri, baina Zaragozaren lana saririk gabe geratu zen, eta garaipena eskuratu zuen Baskoniak.

FITXA TEKNIKOA

CAI Zaragoza: Llompart (7), Stefansson (7), Rudez (2), Sanikidze (16) eta Fontet -hasierako boskotea- Roll (10), Jones (18), Tabu (12) eta Tomas (3).

Laboral Kutxa: Heurtel (11), Causeur (13), San Emeterio (13), Nocioni (17) eta Pleiss (12) -hasierako boskotea- Hamilton (6), Hanga (11), Renfroe (3) eta Mainoldi (2).

Partzialak: 18-24, 24-26, 16-24 eta 17-14.

Albisteak (2)