Itxi

Titulurako playoffa

Seigarren postuan fase erregularrean, historian bigarrenez

Erredakzioa

1996. urtetik gehien errepikatu duen postua bigarrena izan da. Lau aldiz ekin dio Baskoniak playofari fase erregularreko bigarren postutik.

Nocioni (eskuma), Laboral Kutxako jokalaria. Argazkia: EFE

Laboral Kutxak seigarren postuan bukatu du Endesa Ligako fase erregularra, bere historian bigarrenez. 1995-1996 denboraldian ezarri zuen ACBk fase erregularreko eta playoffetako sistema, eta geroztik ia postu guztietan sailkatu da Gasteizko taldea.

Seigarrena birritan lortu du Baskoniak, 2002-2003.ean estreinakoz. Urte horretan Unicaja izan zuen aurkari final-laurdeneran, eta ezin izan zuen titulurako lehian aurrera egin (3-2).

1996. urtetik gehien errepikatu duen postua bigarrena izan da. Lau aldiz ekin dio Baskoniak playofari fase erregularreko bigarren postutik.

Oraingoan FC Bartzelonarekin neurtuko ditu indarrak Baskoniak final-laurdenetan.

Albisteak (2)