Hurrengo egunetan, ofiziala
Scariolok ez du Baskonian jarraituko
Erredakzioa
Gasteizko taldea entrenatzaile italiarraren kontratua deuseztatzeko lanean ari da.
Sergio Scariolok ez du Laboral Kutxan jarraituko. Baskonia bere kontratua deuseztatzeko lanean ari da.
"Hurrengo egunetan" akordio batera heltzea espero dute, entrenatzaileak zein klubak, Felix Fernandez Baskoniako kirol zuzendariak jakinarazi duenez.
Fernandezen arabera, "harremana ona" da eta baikor agertu da lortu beharreko hitzamenari buruz galdetu diotenean.