Itxi

Entrenatzaile berria

'Saskibaloi grina' nahi du Marco Crespik Baskonian

Erredakzioa

Laboral Kutxako entrenatzaile berriak 'sentimendua eta pasioa' transmititu nahi dizkie jokalariei, 'lanaren etika' baten barruan.

Marco Crespi, Baskoniaren entrenatzaile berria / Laboral Kutxa.

Marco Crespik, Laboral Kutxako tekniko berriak, saskibaloi "sentimendua eta pasioa" transmititu nahi dizkie jokalariei, taldean sartu nahi duen "lanaren etikaren" barruan.

"Jokalari bakoitzaren eguneroko hobekuntza" gakotzat duen estilo liburua azaldu du entrenatzaileak.

Baskoniak hurrengo astean hasiko ditu denboraldi-aurreko lehenengo entrenamenduak, eta ideia horiek transmititzen hasiko da Crespi. Italiarra Endesa Ligara itzuli da, Sevillan egon eta hiru denboraldiren buruan.

Sevillako "pertsona eta entrenatzaile" hura jadanik ez dela dio Crespik, eta Dusko Ivanovicen Baskonia nabarmendu du "ikasteko" eredu bezala.

Albisteak (2)