Itxi

Superkopa

Laboral Kutxak Bartzelona gainditu behar du gaur, finalera sailkatzeko

Erredakzioa

Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 21:30ean hasita. Beste finalerdia Real Madrilek eta Valentzia Basketek jokatuko dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Laboral Kutxak eta Bartzelonak Superkopako bigarren finalerdia jokatuko dute, finalean sartzeko txartelaren bila (zuzenean, 21:30ean).

Denboraldiko lehen titulua dago jokoan. Gasteiztarrek etxean jokatzen dute eta zaleen babesari etekina ateratzea espero dute, Bartzelona mendean hartzeko. Kataluniarrak Ligako egungo txapeldunak dira.

Fabien Caseur eta Tornike Shengelia baja dira, biak min hartuta daudelako. Lamont Hamiltonek minutu batzuk jokatzea espero dute, nahiz eta aurreko denboralditik hanka batean arazoak eduki.

Partida Marco Crespi entrenatzaile italiarraren aurkezpen ofiziala izango da. Xavi Pascualen Bartzelonak goi-mailako fitxaketak egin dutu aurten, eta txapelketak guztiak irabazteko faboritoen artean dago.

Real Madril – Valentzia, lehen finalerdia

Lehen finalerdian, berriz, Real Madrilek eta Valentzia Basketek neurtuko dituzte indarrak. Madrildarrak azken bi edizioetan gailendu dira eta hirugarren garaipen bat lortzea dute helburu.

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)