Superkopa
Baskoniari jipoia eman dio Bartzelonak, eta finaletik kanpo utzi du
Erredakzioa
Kataluniarrak jaun eta jabe izan dira lehen minututik eta Real Madrilen aurka jokatuko dute final nagusia.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Laboral Kutxa Baskoniak jipoia jaso du denboraldiko lehen partida ofizialean. Gasteiztarrek 66 eta 95 galdu dute Bartzelonaren aurka, Endesa Superkopako bigarren finalean.
Kataluniarrak jaun eta jabe izan dira hasiera-hasieratik, eta arabarrek ez dute aukerarik izan. 20 puntu inguruko aldeak izan dituzte bisitariek denbora guztian.
Ligako egungo txapeldunak Real Madril izango du arerio larunbateko finalean. Hirugarrenez neurtuko dituzte indarrak Superkopako finalean. Aurrekoa Gasteizen jokatu zuten, eta duela bi urtekoa, Zaragozan. Biak madrildarrek irabazi zituzten.
Real Madrilek Valentzia Basket gainditu du
Real Madril 89 eta 76 gailendu zaio Valentzia Basketi lehen finalerdian. Partida kaskarra egin dute bi taldeek. Superkopa denboraldiko lehen txapelketa da, eta bi taldeei denbora falta zaie oraindik sasoi betean egoteko.
Bukaerako 13 puntuko aldeak, ez du partidan gertatutakoa adierazten, norgehiagoka oso berdinduta joan baita 34 minututan.