Zuntz-haustura
Lamont Hamilton, bi aste bajan
Erredakzioa
Bestalde, Devon Van Oostrum gazteak Kroaziako Cibona Zagreb taldean jokatuko du utzita denboraldi honetan.
Lamont Hamilton Laboral Kutxako jokalariak zuntz-haustura dauka eskuineko hankan eta bi aste inguru emango ditu bajan. Igandeko entrenamenduan lesionatu zen. Astelehen honetan probak egin dizkiote estatubatuarrari eta lesioa konfirmatu dute.
Devon Van Oostrum, Kroaziako Cibona Zagrebera utzita
Devon Van Oostrum gazteak Kroaziako Cibona Zagreb taldean jokatuko du utzita denboraldi honetan, jokalariak berak bere Twitterren jakinarazi duenez.