Adierazpenak
Heurtel: 'Nire azken urtea da Baskonian eta dena eman nahi dut'
Erredakzioa
Kazetariek bere etorkizunari buruz galdetu diotenean, Laboral Kutxako jokalariak ez du horren inguruko xehetasunik eman nahi izan.
Thomas Heurtel Laboral Kutxako jokalariari 2015. urteko ekainaren 30ean bukatzen zaio Gasteizko klubarekin duen kontratua. "Nire azken urtea da Baskonian eta dena eman nahi dut", esan du.
Marco Crespi entrenatzailearen gustukoa da joko-antolatzaile frantziarra, eta, ondorioz, Endesa Ligan eta baita Euroligan ere minutuak izango ditu. Jokalaria eskertuta agertu da.
Kazetariek bere etorkizunari buruz galdetu diotenean, Laboral Kutxako jokalariak ez du horren inguruko xehetasunik eman nahi izan.