Larunbatean, 21:00etan
Laboral Kutxak ligako lehen garaipena erdietsi nahi du Andorran
Erredakzioa
Masco Crespiren taldeak garaipenak beharrezkoak ditu konfiantza eta baikortasuna berreskuratzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Laboral Kutxak Morabanc Andorrari egingo dio bisita larunbatean (21:00), Endesa Ligako 3. jardunaldiko partidan. Gasteiztarrek ligako aurreneko garaipena lortu nahi dute, Barçaren eta Unicajaren aurka galdu eta gero.
Masco Crespiren taldeak garaipenak beharrezkoak ditu konfiantza eta baikortasuna berreskuratzeko. Lamont Hamilton baja izango da Andorran ere. Jokalariak zuntz-haustura dauka eta oraindik ez du ligan debutatu.
Euroligan denboraldiko aurreneko garaipena erdietsi zuen Baskoniak ostegunean, Neptunas Klaipedaren kontra. Orain, bigarrena jarraian eskuratu nahi dute, Andorrari irabazita.