Endesa Liga
Laboral Kutxa, Endesa Ligan errebote gutxien hartzen dituena
Erredakzioa
Baskoniak azken hiru partida hauetan 76 errebote hartu ditu, 55 defentsan eta 21 erasoan.
Endesa Ligan jada jokatutako 3 jardunaldi hauetan, Laboral Kutxa izan da errebote gutxien hartu dituen taldea, 25,3ko batezbestekoarekin.
Baskoniak oraindik ez du partida bakar bat ere irabazi Liga hasi denetik, eta arestian aipatutakoak eragina du hasiera txar honetan.
Aipatu beharra dago, Dj White, Colton Iverson eta Tornike Shengeliarekin taldearen barneko jokoa ez dela txapelketako onenetarikoa.