Itxi

Buesa Arenan

Laboral Kutxa eta Bilbao Basket; bi talde, bi egoera ezberdin

Erredakzioa

Marco Crespiren gizonezk ez dute Ligan partidarik irabazi, eta bolada txarra berehala eten nahi dute. Bilbao Basket, aldiz, momento gozoan da, orain arteko hiru partidak irabazita.

Sito Alonsoren taldeak Ligan jokatutako hiru partidak irabazi ditu. Efe.

Laboral Kutxak eta Bilbao Basketek egoera oso ezberdinean ekingo diote igandeko euskal derbiari: arabarrek lehen garaipena lortu behar dute Ligan, aurreko hiru partidak galdu baitituzte. Bilbotarrek, aldiz, laugarren garaipena jarraian lortu lortu nahi dute.

Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 20:45ean.

Marco Crespiren taldeak porrot egin du Bartzelonaren, Unicajaren eta Andorarren kontra jokatutako partidetan. Azken 30 urteetako liga hasiera txarrena egiten ari dira.

Partida berezia izango da ere David Bertans Laboral Kutxako jokalariarentzat, aurrean anaia izango baitu, Dairis Bertans, bilbotarren kamiseta jantzita.

Arabarrek eta bilbotarrek 25. derbia jokatuko dute Buesa Arenan: gasteiztarrek 19 irabazi dituzte; bizkaitarrek, bost.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)