Itxi

Bruixa D'or Manresaren aurka

Garaipen erosoa, Bertans eta Vujacicen eskutik (87-67)

Erredakzioa

Baskoniarrek partida borobila egin dute, eta ligako bigarren garaipena eskuratu dute.

Baskoniako Bertans jokalaria (ezkerra). Argazkia: EFE

Laboral Kutxak ligako bere bigarren garaipena eskuratu du, bosgarren jardunaldiko partidan Bruixa D'Or Manresa erraz mendean hartuta.

Gasteiztarrek ondo defendatu dute, intentsitate handiko lehen laurdenean (21-15). Sasha Vujacic, berriro ere bikain. Ostiralean debuta egin zuen Euroligan, eta gaur ligan estreinatu da.

Marco Crespirenek talde lan izugarria egin dute bigarren laurdenean, eta atsedenaldira 20 puntuko errentarekin heldu dira (46-26). Bertansen jokoa aparta izan da, erabakigarria.

Baskoniak erritmoari eta intentsitateari eutsi die hirugarren laurdenean. Konfiantzarekin eta eroso aritu da. Manresa, ordea, ez da suspertzeko gai izan (72-43).

Azken hamar minutuetan baskoniarren jokaldiekin gozatu dute zaleek, eta gogor txalotu dute egindako partida borobila. Vujacic izan da partidako saskiratzaile nagusia (21).

Fitxa teknikoa:

87 - Laboral Kutxa (21+25+26+15): Heurtel (7), Causeur (2), Bertans (19), Shengelia (8), Iverson (6)-hasierako boskotea-, Perkins (4), Vujacic (21), Tillie (10), Hamilton (10), Diop.

67 - La Bruixa D'Or (15+11+17+24): Bivia, Grimau (13), Dewar, Samuels (8), Haritopoulos (4)-hasierako boskotea-, Sakic (17), Grigonis (2), Hernandez (2), Rizvic (9), White (3), Garcia (9).

Albisteak (3)