Entrenatzaile aldaketa
Baskoniak kargutik kendu du Crespi, Izar Gorriaren aurka galdu ostean
Erredakzioa
Ibon Navarrok hartuko du orain taldea zuzentzeko ardura, Baskoniak entrenatzaile berria aurkitu bitartean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Laboral Kutxa Baskoniak kargutik kendu du Marco Crespi entrenatzailea, Euroligan, Izar Gorriaren aurka hartutako jipoiaren ostean. 66 eta 86 galdu dute arabarrek, irusi oso kaskarra emanda.
Ondorioz, Ibon Navarro arduratuko da taldea zuzentzeaz. Crespiren gidaritzapean, taldeak sei jardunaldi jokatu ditu Endesa Ligan eta bost Euroligan.
Izar Gorriaren aurkako partida amaituta, Felix Fernandez kirol zuzendaria prensa aretoan agertu da eta Marco Crespik taldean ez duela jarraituko iragarri du.
Hasiera batean, Ibon Navarrok taldearen ardura hartuko du larunbatean Gipuzkoa Basketen aurka jokatuko duten derbia arte. Bitartean, klubak entrenatzaile berria bilatuko du.