Hamiltonen ordezkoa
Laboral Kutxak Mirza Begic fitxatu du hilabeterako
Erredakzioa
Eskarmentu handiko jokalaria da saskibaloi europarrean, Virtus Bologna, Zalgiris Kaunas, Real Madril edota Olympiacos taldeetan aritu ondoren.
Laboral Kutxa Baskoniak Mirza Begic pibot esloveniarra fitxatu du hilabeterako, eta ostegun honetan bertan debutatu dezake, Neptunas Klapeida talde lituaniarraren aurkako Euroligako partidan.
Zuntz haustura baten ondorioz Lamont Hamilton hilabete bajan egongo dela jakin ondoren, talde gasteiztarra azkar mugitu da eta 2.16 metroko eta 29 urteko jokalari esloveniarra fitxatu du.
Mirza Begic eskarmentu handiko jokalaria da saskibaloi europarrean, Virtus Bologna, Zalgiris Kaunas, Real Madril edota Olympiacos taldeetan aritu ondoren.
Pibota bere herrialdeko Union Olimpia taldetik dator Baskoniara. Aurten Eurocup jokatzen aritu da, partidako 14 puntuko, 4 erreboteko eta 14.7 puntuko balorazioko batez bestekoekin.
Begic Frankfurten elkartu da bere taldekide berriekin, asteazken goizean irten baitira Klaipedarantz, Laboral Kutxak jakinarazi duenez.