Itxi

Garaipena Teneriferen aurka

Baskoniak ez dio Kopa jokatzeari uko egin nahi (84-74)

Erredakzioa

Baskoniarrak hasieratik nagusitu dira, eta San Emeterio izan da jokalari onena, 26 puntu lortuta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Laboral Kutxak ligako bere laugarren garaipena eskuratu du, Iberostar Tenerife taldea Buesa Arenan mendean hartuta (84-74). Gasteiztarrek argi utzi dute ez diotela Errege Kopa jokatzeari uko egin nahi.

Hasieratik nagusitu dira baskoniarrak, baina hainbatetan markagailuan hurbiltzea lortu dute kanariarrek. Tenerifek neurketaren azken hiru minutuetan amore eman du.

Azken minutu horietan Vujacic, Perkins eta Heurtel jokalarien hirukoek erabaki dute partida. San Emeterio izan da jokalari onena, 26 puntu lortuta.

Fitxa teknikoa:

84. Laboral Kutxa (18+23+20+23): Heurtel (11), Causeur (22), Bertans (3), Shengelia (1), Iverson (2) -hasierako boskotea-, San Emeterio (26), Perkins (7), Vujacic (6), Tillie (4), Begic (2), Diop.

74. Tenerife (15+18+20+21): San Miguel (10), Richotti (5), Rost (5), Sikma (9), Sekulic (14) -hasierako boskotea-, Uriz (9), Beirán (8), Heras (7), Lampropoulos (2), Tsairelis (5).

Tsairelis (5).

Albisteak (3)

Bideoak (1)