Endesa Liga
Valentzia mendean hartu eta Kopara hurbildu nahi du Baskoniak
Erredakzioa
Velimir Perasovicek eta Ibon Navarrok elkarrekin topo egingo dute berriro. Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
Laboral Kutxak Valencia Basketi egingo dio visita igandean, valentziarren zalantzez baliatu eta garaipena lortzeko helburuarekin. Gasteiztarrek Kopa jokatzeko eskubidea ematen duten postuetara hurbildu nahi dute.
Neurketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
Baskoniak lau partida irabazi ditu Ligan, eta bost galdu. Valentziarrek, aldiz, bost garaipen dituzte,eta beste hainbeste garaipen izatea nahi dute Ibon Navarroren mutilek.
Arabarrak Istanbuletik bueltan dira, Galatasarayren etxean denboraldiko lehen garaipena eskuratuta, 82-89.
Mike James azken fitxaketak ez du jokatuko. Hiru entrenamendu egin ditu bakarrik taldekideekin eta Navarrok beste astebe eman nahi dio joko-sistema behar bezala ikasteko.
Navarro Velimir Perasovic valentziarren entrenatzailearekin egingo du topo berriro, duela denboraldi batzuk Perasovicen laguntzailea izan ondoren.