Izar Gorriaren aurka
Ateak itxita jokatuko du Baskoniak Belgraden
Erredakzioa
Izar Gorria zigortu du Euroligak, Galatasarayren kontrako partidako istiluengatik.
Ateak itxita jokatuko du Laboral Kutxak Euroligako taldekako fasearen azken partida, Izar Gorriaren aurka Belgraden. Zigortuta dago Serbiako taldea, Galatasarayren aurkako neurketan zaleek sortutako istiluengatik. Belgradeko taldeko zale baten aurkako labankada batekin bukatu ziren gertakariak.
50.000 euroko multa eta Euroligako hurrengo etxeko partida ateak itxita jokatzeko zigorra jarri diote Izar Gorriari. Abenduaren 19an, ostiralean, izango da. Normalean 20.000 zale baino gehiago hartzen dituzten Kombank Arenako harmailak hutsik egongo dira.
Lehiaketako hurrengo fasera igarotzea izan dezakete bi taldeek jokoan.
Galatasaray ere zigortu dute, hiru partida ateak itxita jokatzera eta 100.000 euro ordaintzera.
ro ordaintzera.