Itxi

Ostiral honetan, 20:30ean

Baskoniak Top 16a ziurtatu nahi du, Valentziaren aurkako neurketan

REDACCIÓN

Laboral Kutxak Valentzia Basketen aurka jokatuko du ostiral honetan, gaueko 20:30ean. Seguruenik Mike Jamesek debuta egingo du, indartsu baitator Valentzia.  

Your browser doesn’t support HTML5 video

Laboral Kutxak aukera ezin hobea du ostiral honetan Euroligako Top 16an mantentzeko, Valentzia Basketi aurre hartuz. Europar txapelketako fase erregularreko azken aurreko jardunaldia dugun honetan.

Ostiral honetako norgehiagoka erabakigarria da bi taldeentzat. Izan ere, Baskoniak irabaztea lortzen baldin badu Europako 16 onenen artean egotea ziurtatuko luke. Eta, aldiz, Valentziak galdu egingo balu, ezingo litzateke bigarren fasera igaro.

Berritasun gisa, talde arabarraren azken fitxaketa den Mike Jamesek seguruenik debuta egingo du. Bai Ibon Navarroren jokoa, baita taldekideen estiloa ere egoki ulertu baititu.

Aipatu beharra dago, Laboral Kutxako jokalarien hein handi batek birus antzeko bat dutela, eta dirudienez, Thomas Heurtelek ditu zantzurik larrienak, eta beraz ezin izango du ehuneko ehuna eman ostiral honetako partidan, Ibon Navarro entrenatzaileak aurreratu duenez.

Albisteak (2)

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)