Akordioa
Lamont Hamiltonek ez du Laboral Kutxan jarraituko
Erredakzioa
Estatubatuarrak 45 partida ofizial jokatuko ditu Baskoniaren elastikoarekin.
Lamont Hamiltonek ez du Laboral Kutxan jarraituko, klubak jakinarazi duenez. Akordioa lortu dute jokalari estatubatuarrak eta klubak, eta pibotak agur esango dio taldeari. Duela urte eta erdi iritsi zen Gasteizera eta Baskoniaren elastikoarekin 45 partida ofizial jokatu ditu (Endesa Liga eta Euroliga).
"Zaleen babesa eskertu nahi dut. Baskoniari zortea opa diot, eta nire taldekideak faltan botako ditut", adierazi du Hamiltonek.
tonek.