Itxi

Madrilen (75-74)

Azken bi segundoetan erabaki du neurketa Llullek

Erredaklzioa

Sergio Llullek azken bi segundoetan sartutako hiru puntuak (2+1) erabakigarriak izan dira, Baskoniak irabazteko merituak egin baditu ere.

Sergio Llul. EFE

Laboral Kutxa Baskoniak partida ona jokatu du Real Madrilen aurka Endesa Ligako hamaseigarren jardunaldiari dagokion neurketan.

Partida osoan aurretik izan dira gasteiztarrak (bost-zazpi puntu), eta, hala eta guztiz ere, azken txanpan etxeko taldeak markagailua irauli, eta irabazi egin du.

Emaitza honekin Baskoniak agur esan dio Kopari. Aurten ez du parte hartuko Kopako txapelketan.

Fitxa Teknikoa:

75 - Real Madril (17+20+20+18): Campazzo (2), Rivers (2), Rudy Fernández (7), Reyes (12), Ayón (5) -hasierako taldea-, Noccioni (13), Rodríguez (5), Carroll (6), Llull (17), Bourousis (-) eta Mejri (6).

74 - Laboral Kutxa (18+27+18+11): James (1), Causeur (12), Shengelia (8), Begic (8), Bertans (10) -hasierako taldea-, Adams (-), Iverson (10), Tillie (11), San Emeterio (12) eta Hansbrough (2).

Hansbrough (2).

Albisteak (3)