Euroliga Top 16a
Sufritutako garaipena, eta garrantzitsua, Baskoniarentzat (84-87)
Erredakzioa
Arabarrek lehen bi laurden bikainak jokatu dituzte eta 33-50 aurretik iritsi deira atsedenaldira. Hirugarren laurdenean, hala ere, behera egin duet nabarmen, eta Efes aurretik ere izan da.
Laboral Kutxa Baskoniak garaipen garrantzitsua lortu du Itanbul aldean, Anadolu Efesi 84-87 irabazita, Euroligako Top 16ko bigarren itzuleraren hasieran.
Arabarrek lehen bi laurdenak bikain jokatu dituzte, jaun eta jabe izan dira, eta, horri esker, atsedenaldian 17 puntuko aldea izan dute markagailuan (33-50).
Hirugarren laurdenean, baina, behera egin dute, nabarmen, azken partidetan geratzen ari zaien bezala. Eta turkiarrek ondo aprobetxatu dute hori markagailuko aldea murrizteko eta aurretik ere jartzeko (63-62).
Dena den, arabarrek azken laurdena abantailarekin hastea lortu dute (63-65), baina 10 minutuak luzeak, oso luzeak, egin zaizkie. Ez dute lehen zatiko argitasunik izan, eta Anadoluk lanak eman dizkie.
Hala ere, azkenean 84 eta 87 gailendu dira, garaipen garrantzitsua lortuz. Basket averagea, baina, Anadolu Efesen aldekoa da, Buesa Arenan bost puntuz gailendu baitziren.
Fitxa teknikoa:
84 Anadolu Efes (13+20+30+21): Heurtel (17), Batuk, Janning (11), Osman (2), Krstic (16)-hasierako boskotea-, Perperoglou (12), Draper (2), Lasme (6), Saric (18), Bjelica, Korkmaz, Balbay.
87 Laboral Kutxa (25+25+15+22): Adams (4), Causeur (8), Bertans (14), Shengelia (4), Iverson (17)-hasierako boskotea-, James (4), San Emeterio (22), Begic (5), Tillie (3), Hansbrough (6).
Hansbrough (6).