Itxi

Ostegunean, Nizhnyren aurka

Baskoniak multzoko laugarren postua du helburu

Erredakzioa

Anadolus Efesen porrotak, gasteiztarren garaipenarekin batera, postu horretan utziko luke Ibon Navarroren taldea.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Laboral Kutxak Nizhny Novgorod taldeari egingo dio bisita ostegun honetan, eta gasteiztarrek Top16ko bosgarren garaipena eskuratu eta multzoko laugarren postuan kokatzea dute helburu.

Ben Hansbroughek orkatila bihurritu du eta ezin izango du partida jokatu. Hilabete inguru emango du bajan.

Laboral Kutxa eta Anadolu Efes lau garaipenekin berdinduta daude, eta biek multzoko laugarren postua nahi dute. Jardunaldi honetan abantaila omen du Baskoniak, turkiarrek CSKAren aurka neurtuko baitituzte indarrak.

Anadolus Efesen porrotak, gasteiztarren garaipenarekin batera, postu horretan utziko luke Ibon Navarroren taldea, eta konfiantzarekin egingo lieke aurre Euroligako Top16ko azken neurketei.

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)