Hirukoetan jaioa
Alberto Corbacho, Baskoniaren izar berria
ERREDAKZIOA
Arabar taldearen lehen fitxaketa dugu Rio Natura Monbus taldetik datorren jokalaria, hirukoak saskiratzen Endesa Ligako onena.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Alberto Corbacho Baskoniako jokalari berria izango da datozen bi denboraldietan. Hegalekoak 30 urte ditu, eta 2 metroko altuera, Mallorcakoa da, eta Velimir Perasovic entrenatzaile berria taldean dagoenetik klubak egin duen lehen fitxaketa da.
Rio Natura Mombus taldetik datorren jokalaria oso iaioa da hirukoak sartzen. Aurreko denboraldiko zenbakiei begiratu besterik ez dago, bera baita Endesa Ligan hirukorik gehien saskiratu dituena.
¡Ya tenemos en Vitoria a @AlbertoCorby33! Recién llegado y listo para pasar las pruebas médicas. ¡¡Bienvenido!! pic.twitter.com/i5nLCYmWhw
? Saski Baskonia (@Baskonia) junio 29, 2015