2015-2016
Iversonek Laboral Kutxan jarraituko du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Baskoniak urtebetez berritu du pibot estatubatuarraren kontratua.
Colton Iversonek Laboral Kutxan jarraituko du hurrengo denboraldian, klubak berak jakinarazi duenez.
Endesa Ligan 37 partida jokatu ditu batezbesteko zazpi puntu eta sei errebote egin ditu. 17. jardunaldiko jokalaririk onena izendatu zuten Rio Natura Monbusen aurka 14 puntu eta 15 errebota eginda.