Italiatik
Oderah Anosike pibota fitxatu du Baskoniak denboraldi baterako
Agentziak | Erredakzioa
Nigeriako jokalaria, 24 urte eta 2,03 metrokoa, Italiako Sidigas Avellinotik dator.
Oderah Anosike da Laboral Kutxaren fitxaketa berria. Nigeriako pibota baskonisten barne jokoa indartzera dator. 24 urte eta 2,03 metroko garaiera ditu, eta Italiako Sidigas Avellinotik dator.
Anosike denboraldi baterako fitxatu du Baskoniak. Aurreko denboraldian, errebotean onena izan zen Italian; batez beste, 10,9 errebote harrapatu zituen partida bakoitzean. 30 neurketa jokatu zituen, eta, batez beste, 11,15 puntu, 10,9 errebote eta asistentzia bat lortu zuen. Gainera, 14 partidatan 10 puntu edo gehiago egin eta 10 errebote baino gehiago harrapatu zituen.
Baskoniaren bigarren fitxaketa da, Alberto Corbacho eskolta ere fitxatu baitu. Ostiralean hasiko dute denboraldi-aurrea.
A los fans de Baskonia: Lo voy a dar todo para intentar daros muchas alegrias este año….......
— O.D. Anosike (@Anosike_1) agosto 24, 2015
.... bueno, todo menos los rebotes, que esos los quiero todos para mi. Aupa Baskonia ! @Euroleague @Baskonia @verified @Twitter
— O.D. Anosike (@Anosike_1) agosto 24, 2015
>