85-78
Valentziak Baskoniaren bolada ona moztu du
Erredakzioa
Laboral Kutxak 85-78 galdu du talde valentziarraren aurka eta lehen porrota jaso du Endesa Ligan. Partida parekatua izan da, eta azken txanpan erabaki da irabazlea.
Laboral Kutxa Baskoniak 85-78 galdu du Valentziaren aurka eta denboraldi honetako lehen porrota jaso du Perasovicek zuzentzen duen taldeak Endesa Ligan. Lau garaipen eta porrot bateko balantzea lortu du Baskoniak lehen bost jardunaldietan.
Lehen laurdena parekatua izan da. Bi taldeek ondo jokatu dute, ondo erasoan eta oso sendo defentsako lanean. Ondorioz, bietako batek ere ez du markagailuan alde egitea lortu. Etxeko taldeak pixka bat gehiago asmatu du aurkariaren saskian eta lehen hamar minutuak Valentziaren aldeko hiru puntuko abantailarekin bukatu dira (20-17).
Bigarren laurdenaren erdialdera arte parekotasuna izan da nagusi, baina azken hiru minutuetan Valentziak Laboral Kutxak baino hobeto jokatu du, eta abantaila polita lortu du atsedenaldira iritsi aurretik (44-37).
Atsedenaldia ondo etorri zaio Baskoniari, izan ere, Perasovicek zuzentzen duen taldeak bigarren laurdenaren amaieran azaldu duen joko kaskarra ahaztu du, eta aldeak murrizten hasi da. Hirugarren laurdenaren azken minutuetan, Laboral Kutxak markagailuan aurrea hartzea lortu du (57-58), nahiz eta Valentziak laurdena puntu bateko abantailarekin amaitu duen (61-60).
Azken laurdenean, gauzak estu mantendu dira azken minuetara arte. Talde bietako batek ere ez du markagailuan alde egitea lortu azken laurdenaren hasieran, baina azken txanpan, etxeko taldeak hobeto jokatu eta garaipena eskuratu du (85-78).
Fitxa teknikoa:
85 - Valentzia Basket (20+24+17+24): Vives (3), Rafa Martinez (8), San Emeterio (16), Sikma (5), Hamilton (20) -hasierako bostekoa- Stefansson (12),Van Rossom (6) Sato (-), Dubljevic (13) eta Shurna (2).
78 - Laboral Kutxa Baskonia (17+20+23+18): Adams (29), Causeur (5), Hanga (1), Tilie (10), Planinic (4) -hasierako bostekoa- James (10), Bourousis (8), Blazic (5), I. Diop (-) eta Corbacho (6).
Epaileak: Perez Pizarro, Bulto eta Zamorano.
orano.