Itxi

Euroliga

Baskoniak garaipen garrantzitsua lortu du Armani Milanen aurka (94-82)

Agentziak | Erredakzioa

Perasovicen taldeak ondo bideratuta dauka Top 16rako sailkatzea, italiarren aurka laugarren garaipena lortu ostean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Laboral Kutxak garaipen garrantzitsua lortu du etxean Emporio Armani Milan taldearen aurka (94-82). Partida erosoa jokatu dute arabarrek Euroligako seigarren jardunaldian. Gasteiztarrek lau garaipen eta bi porrot dituzte, txapelketako atariko fasean; ondorioz, ondo bideratuta dute Top 16an sartzea.

Baskoniak neurria hartu zion neurketari hasieratik, eta markagailuan aldea zabaltzea lortu zuten lehen minutuetan. Kanpoko jaurtiketetan oinarrituta (10 hiruko sartu zituzten lehen bi laurdenetan) eta defentsan serio arituta, 15 puntu goitik (52-37) joan ziren atsedenaldira.

Gauzak ez ziren aldatu hirugarren laurdenean. Baskoniak garaipena ziurtatu zuen, eta azken 10 minutuetarako dena erabakita zegoen. Hori horrela, Perasovicek minutuak eman zizkien jokalari guztiei, eta lasai asko jokatu zituzten azken minutuak. Italiarrek itxura hobetu zuten azken laurdenean.

Garaipen honi esker, arabarrak B multzoko lider dira, eta etxean Limoges eta Cedevita Zagreb menderatuz gero, Top 16rako sailkatzea ziurtatuta izango lukete.

Fitxa teknikoa

Laboral Kutxa: Causeur (22), Adams (20), Hanga (7), Tillie (10) eta Planinic (-) –hasierako boskotea-; James (18), Bourousis (14), Blazic (1), Corbacho (-), Kangur (2) eta I. Diop (-).

EA7 Emporio Armani Milan: Cinciarini (6), Jenkins (5), Gentile (24), McLean (13) eta Barac (16) –hasierako boskotea-; Hummel (9), Simon (3), Lafayette (3), Amato (-), Cerella (3) eta Magro (-).

PARTZIALAK: 28-19, 24-18, 20-17 eta 22-28.

ta 22-28.

Albisteak (3)

Bideoak (1)