Euroliga
Baskonia txarrenak Olinpiakosen kantxan galdu du
Agentziak | Erredakzioa
Laboral Kutxak Grezian galdu du (59-52), eta oso zaila egin zaio Euroligako multzoko lehenengo postua eskuratzea.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Baskoniak Olinpiakosen kantxan galdu du, denboraldiko bertsiorik txarrena emanda (59-52). Hiru jardunaldiren faltan, Greziako taldeak Laboral Kutxak baino bi garaipen gehiago ditu, eta zaila izango zaio multzoko lehenengoa izatea Euroligako fase erregularrean.
Gasteizko taldeak galtzen hasi du neurketa, 9-0eko partzialarekin bost minutuan, eta atzetik joan da partida osoan. Gainera, ez du norgehiagoka berdintzeko aukerak aprobetxatu, akats gehiegi eginda.
Bourousisek, baskonisten onena (16 ptu eta 26ko balorazioa), lehenengo saskiratzea egin du, baina lehenengo laurdenetan oso puntu gutxi sartu dituzte bi taldeek, bien akatsen erruz (12-6).
Olinpiakosek aldea ireki du (19-8 15. minutuan), eta Baskonia lau puntura jarri da gero, baina 13-3ko beste partzial batek urrunago jarri ditu greziarrak (36-22 atsedenaldian).
Bigarren zatia ere galduta hasi du Perasovicen taldeak. Etxekoek, aldiz, ondo kudeatu dute aldea.
Azken laurdenean, berriz sartu da partidan Baskonia, 2-11ko partzialarekin, beste behin Bourousisen lanari esker, baina berdintzeko aukerak ez ditu aprobetxatu, erasoan egindako akatsen erruz. Azkenean, Mantzaris eta Athinaiaouren bi hirukok Olinpiakosen garaipena itxi dute.
FITXA TEKNIKOA
Olympiacos: Strawberry (6), Spanoulis (10), Mantzaris (9), Papapetrou (6), Agravanis (6) -hasierako boskotea-, Hackett (6), Hunter (8), Tsairelis (2), Athinaiou (6).
Laboral Kutxa: Adams (11), Causeur (2), Hanga (6), Tillie, Planinic -hasierako boskotea-, James, Blazic (11), Shengelia, Corbacho (5), Bourousis (16), Diop (1).
Partzialak: 12-6, 24-16, 10-17 eta 13-13.
0-17 eta 13-13.