Itxi

Lesionatuta dagoen arren

Laboral Kutxak Davis Bertans sartu du Euroligako Top 16ko zerrendan

Jokalari lituaniarra min hartuta dago, eta lesiotik errekuperatzen ari da. Jokatzeko prest dagoenean, fase honetako edozein partidatan jokatu ahalko du.

Davis Bertans larri lesionatu zen unea. Argazkia: EiTB

Laboral Kutxa Baskoniak Davis Bertans inskribatu du Euroligako Top 16ko zerrendan. Hala jakinarazi du Arabako taldeak, astelehen honetan. Euroligak jokalari berriak inskribatzeko uzten duen epea amaitu baino lehen egin du inskripzioa Baskoniak.

Bertans min hartuta dago, martxoan eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi baitzuen. Errekuperazio lanetan dabil jokalari lituaniarra eta urtarrilan jokatzeko prest egotea espero dute medikuek. Sendatuta eta jokatzeko prest dagoenean Top 16ko edozein partidatan parte hartu ahal izango du Davis Bertansek.

Duela hiru aste Gasteizen egon zen Bertans Laboral Kutxa Baskoniako medikuek bere eboluzioa ikus zezaten. NBAko San Antonio Spursek ditu jokalariaren eskubideak eta San Antonion ari da lesiotik errekuperatzen. Bi taldeak elkarlanean dabiltza jokalaria ahalik azkarren sendatzeko.

 

tzeko.

 

Albisteak (3)