Itxi

86-80

Baskoniak garaipen handia lortu du Real Madrilen aurka

Erredakzioa

Laboral Kutxak 86-80 irabazi dio Pablo Lasok zuzentzen duen taldeari Buesa Arenan. Partida bikaina jokatu eta merezitako garaipena erdietsi du Arabako taldeak.

Laboral Kutxa Baskoniak 86-80 irabazi dio Real Madrili. Argazkia: EFE

Laboral Kutxa Baskoniak 86-80 irabazi dio Real Madrili Buesa Arenan. Garaipen landua eskuratu du Perasovicek zuzentzen duen taldeak 15.544 pertsonaren aurrean, ACBko pabilioi baten bildu den zale kopuru handiena.

Baskoniak indartsu ekin dio partidari, Real Madril baino gehiago izan da lehen laurdenean eta zazpi puntuko abantaila eskuratu du lehen hamar minutuen amaieran (23-15). Bigarren laurdenean, ordea, partidaren gidoia aldatu eta Real Madril nagusi izan da. Pablo Lasok zuzentzen duen taldeak desabantailarekin hasi du bigarren laurdena, baina lau puntuko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (36-40).

Atsedenaldia ondo etorri zaio Baskoniari hirugarren laurdenean berriro aurkaria baino gehiago izan baita. Laboral Kutxak oso ondo jokatu du erasoan eta defentsa gogorra egin du; ondorioz, hirugarren laurdena, Arabako taldearen aldeko 62-59ko emaitzarekin bukatu da. Azken laurdenean, lehia estua izan dute bi taldeek, baina Laboral Kutxa nagusi izan da, eta garaipenak ez dio ihes egin Baskoniari (86-80).

Fitxa teknikoa:

86 - Laboral Kutxa (23+13+26+24): Adams (3), Causeur (3), Hanga (5), Shengelia (6), Diop (6)-hasierako bostekoa-, James (15), Blazic (9), Corbacho, Bourousis (24), Tillie (15), Planinic.

80 - Real Madril (15+25+19+21): Rodriguez (20), Rivers (2), Taylor (7), Reyes (2), Ayon (8)-hasierako bostekoa-, Nocioni (13), Maciulis, Carroll (17), Doncic (4), Ndour (7), Maciulis.

Epaileak: Martín Bertran, Peruga, Perez Niz.

p>

Albisteak (3)