Euroliga
Adam Hangak Zalguiris indartsuago bat espero du
eitb.eus
Baskoniak multzoko azken sailkatuaren kontra jokatuko du ostegunean Buesan Arena pabiloian.
Laboral Kutxa Baskoniako Adam Hanga jokalariak Euroligako Zalguiris aurkako hurrengo partidaz hitz egin zuen prentsa aurrean. Gasteiztarrek ostegunean jokatuko dute Buesa Arenan iluntzeko 20:45ean.
Hungariarrak joaneko partida baino askoz zailago izango dela esan zuen (19 puntuko aldea erdietsi zuten, 68-89). 'Talde indartsuagoa espero dut, hobera egin du Zalguirisek eta lehen jardunaldian lortutako garaipenak ez du ezer esan nahi, neurketa zaila izango da'.
ila izango da'.