Lesionatuta dago
Perasovic: 'Bourousisek ezin du jokatu oraindik'
Agentziak | Erredakzioa
Zalgiris Kaunas taldearen kontra minduta amaitu zuen greziarrak eta Olinpiakosen aurka jokatzeko zaila du oso.
Ioannis Bourousisek, Laboral Kutxa Baskoniako jokalariak, ez du bere taldekideekin oraindik entrenamendurik egin. Euroligako Zalgiris Kaunaren kontrskao partidan zuntz-haustura izan zuen, eta ez da errekuperatu.
Velimir Perasovic entrenatzaileak oradindik ezin duela jokatu esan du, 'Bourousisek ezin du jokatu oraindik, ez dago ondo. Medikuen eskuetan dago, beraz, Olinpiakosen aurla jokatzea oso zaila da'.
Gasteiztarrek Euroligarekin dute hitzordua ostiralean (zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en). Pireo kantxan noren eta Olinpiakosen kontra jokatu behar dute; partida zaila, greziarrek garaipena nahitaezkoa behar dute sailkapeneko putzutik ateratzeko.