108-62
Baskoniak erakustaldia eman du Bilbao Basketen aurkako derbian
Erredakzioa
Laboral Kutxak aise irabazi dio Dominioni Buesa Arenan (108-62). Arabako taldeak jipoia eman dio talde bizkaitarrari.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Laboral Kutxa Baskonia atera da garaile euskal derbian Dominion Bilbao Basket menderatuta. Arabako taldeak jipoia eman dio talde bizkaitarrari, 108-62ko emaitzarekin, Perasovicek zuzentzen duen taldeak erakustaldia eman baitu.
Lehen laurdenean ia erabakita geratu da partida. Baskoniak ostiralean jokatu zuen Euroligako partida Grezian, baina Laboral Kutxako jokalariek ez dute nekea igarri. Etxeko taldeak bikain ekin dio partidari eta Bilbao Basketi errepasoa eman dio. Horren ondorioz, 18 puntuko aldea lortu du Baskoniak lehen laurdenean: 27-9. Bigarren laurdenean ere, Arabako taldea izan da jaun eta jabe. Baskoniak joko bikaina egin du, eta Bilbao Basket ezinean ibili da. Lehen laurdeneko aldea handitu egin du Laboral Kutxak, eta partida etxekoen aldeko 58-27ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.
Lehen bi laurdenak jokatu ostean, derbia erabakita geratu da. Laboral Kutxa etxean jokatzen ibili da, eta ez du erritmoa jaitsi. Dominionek ezer gutxi egin ahal izan du oso gainetik izan duen aurkariaren jokoa geratzeko. Hirugarren laurdenaren amaieran, 79-46ko emaitza zegoen ikusgai Buesa Arenako markagailuan. Azken laurdenerako dena erabakita zegoen, beraz, baina Laboral Kutxa ahalik eta puntu gehien lortzen saiatu da. Amaieran, Baskoniak eskuratu du derbia, 108-62ko emaitzarekin.
Fitxa teknikoa:
108. Laboral Kutxa (27+31+21+29): Adams (30), Causeur (5), Hanga (6), Tillie (6), I. Diop (8) -hasierako bostekoa-, James (13), Blazic (9), Corbacho (3), Bertans (12), Bourousis (14) eta M. Diop (2).
62. Dominion Bilbao Basket (9+18+19+16): Hannah (7), Bertans (11), Mumbru (21), Hervelle (4), Bogris (2) -hasierako bostekoa-, Lopez (5), Suarez (6), Ruoff (4), Begic, Slezas (2), Todorovic eta Mendía.
Epaileak: Arteaga, Martinez Fernandez eta Serrano.
rrano.