Itxi

Euroligako Top 16a

Baskoniak aurrerapauso erraldoia eman du, final-laurdenetara bidean

Agentziak | Erredakzioa

Gasteiztarrek zazpigarren garaipena lortu dute, Euroligako Top 16a amaitzeko lau jardunaldi falta direnean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Laboral Kutxak Khimkhi talde errusiarra gainditu du Buesa Arenan 98-83. Arabarrak gero eta hobeto aritu dira partidak aurrera egin ahala eta esku-eskura dute final-laurdenetan sartzea.

Gasteiztarrek zazpi garaipen lortu dituzte dagoeneko, Top 16a amaitzeko lau jardunaldi falta direnean, eta, ezusterik ez bada, astebete edo bi aste barru zortzi onenekin lehiatzea bermatuta izango dute.

Beste behingoz, Bourousis izan da onena Baskonian, 16 puntu eta 29ko balorazioa egin du greziarrak. Bertans (13 puntu) eta Causeur ere (17 puntu) bikain aritu dira Moskuko taldea gainditzeko.

Hala ere, lehen bi laurdenetan arabarrek sufritu egin dute, eta atsedenaldira puntu bat atzetik iritsi dira 45-46. Baina hirugarren laurdeneko bost minututan 18 eta 2ko partziala egin dute eta Khimkiri ezinezkoa izan zaio alde hori murriztea.

Laboral Kutxa geldiezina izan da, eta amaierarako bost minuturen faltan 85-66 izan dira aurretik. Garaipenak ez du ihes egin, eta final-laurdenak gero eta hurbilago daude.

 

Fitxa teknikoa:

98 - Laboral Kutxa (21+24+27+26): Adams (17), Causeur (17), Hanga (12), Tillie (5), Diop (2)-hasierako boskotea-, James (7), Blazic (9), Bertans (13), Bourousis (16).

83 - Khimki Moscú (24+22+15+22): Rice (6), Shved (19), Koponen (15), Monia (3), Davis (18)-hasierako boskotea-, Dragic (4), Boone (9), Vyaltsev (9).

, Vyaltsev (9).

Albisteak (3)

Bideoak (1)